Matthew 12:2-8

Basque(i) 2 Eta Phariseuec ikussiric erran cieçoten, Horrá, hire discipuluéc eguiten dié Sabbathoan eguin sori eztena. 3 Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec? 4 Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric? 5 Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden? 6 Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela. 7 Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac. 8 Ecen Sabbathoaren-ere Iaun da guiçonaren Semea.