Basque(i)
18 Eta dioste, Horrela çuec-ere adimendu gabe çarete? Eztuçue aditzen, ecen campotic guiçona baithan sartzen diradenetaric deusec, ecin hura satsu deçaquela?
19 Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.
20 Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena.
21 Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác,
22 Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna:
23 Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute guiçona.