Basque(i)
15 Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu içan cena iarriric eta veztituric eta cençaturic, legionea vkan çuena diot: eta ici citecen.
16 Eta haur ikussi çutenéc erran ciecén hæy, nola demoniatuari heldu içan çayon, eta vrdéz.
17 Orduan hec has cequizquión othoitz eguiten parti ledin hayén comarquetaric.
18 Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez çayon demoniatu içan cena harequin licén.
19 Baina Iesusec etzieçón permetti, aitzitic erran cieçón, Habil eure etcherát euretara, eta conta iecec cein gauça handiac Iaunac eguin drauzquián, eta nola hiçaz pietate vkan duen.
20 Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen cein gauça handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guciéc miresten çuten.