Basque(i)
10 Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.
11 Eta hec ençun ceçatenean ecen vici cela, eta harc ikussi cuela, etzeçaten sinhets.
12 Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela.
13 Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy: baina etzitzaten hec-ere sinhets.
14 Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer cequién, eta reprotcha ciecen hayén incredulitatea, eta bihotz gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan çutenac ezpaitzituzten sinhetsi.