Basque(i)
11 Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.
12 Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.
13 Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.