Mark 10:2-9

Basque(i) 2 Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan? 3 Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Cer manatu drauçue Moysesec? 4 Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera. 5 Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori. 6 Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac. 7 Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari. 8 Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat. 9 Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.