Basque(i)
9 Eta nic erraiten drauçuet, Eguin itzaçue çuendaco adisquideac abrastassun iniquoéz falta çaiteztenean recebi çaitzatençat tabernacle eternaletara.
10 Gauça chipienetan leyal dena, handian-ere leyal da: eta gauça chipian iniusto dena, handian-ere iniusto da.
11 Bada baldin abrastassun iniquoetan leyal içan ezpaçarete, abrastassun eguiazcoetan nor fidaturen çaiçue?
12 Eta baldin berceren gauçán leyal içan ezpaçarete, çuen dena norc emanen drauçue?
13 Cerbitzaric batec-ere ecin bi nabussi cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iaincoa, eta abrastassunac