Basque(i)
31 Baldin nic testificatzen badut neure buruäz, ene testimoniagea ezta sinhesteco.
32 Bercebat da testificatzen duenic niçaz, eta badaquit ecen eguiazco dela niçaz testificatzen duen testimoniagea.
33 Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari.
34 Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát.
35 Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.
36 Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela.
37 Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du niçaz. Eztuçue haren voza egundano ençun, ezeta haren irudia ikussi.
38 Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten.
39 Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.
40 Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença.
41 Gloriaric guiçonetaric eztut hartzen.
42 Baina eçagutzen çaituztet ecen Iaincoaren amorioa eztuçuela çuec baithan.
43 Ni ethorri naiz neure Aitaren icenean, eta eznauçue recebitzen: baldin bercebat ethor badadi bere icenean, hura recebituren duçue.
44 Nolatan çuec sinhets ahal deçaqueçue, batac berceaganic gloria recebitzen duçuelaric, eta Iaincoaganic beraganic heldu den gloriá ezpaituçue bilhatzen?
45 Eztuçuela vste ecen nic accusaturen çaituztedala çuec Aita baithan: bada norc accusa çaitzaten, Moyses, ceinetan çuec sperança baituçue.
46 Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroqueçue ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du.
47 Baina baldin haren scribatuac sinhesten ezpadituçue, nolatan ene hitzac sinhetsiren dituçue.