Basque(i)
20 Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté.
21 Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen.
22 Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz.
23 Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza.
24 Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.