Basque(i)
39 Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec,
40 Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.
41 Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz.
42 Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez.
43 Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá, ecen ez Iaincoaren gloriá.