Hebrews 10:19-26

Basque(i) 19 Ikussiric bada, anayeác, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz, 20 Dedicatu draucun bide frescoan eta vician gaindi, veláz, erran nahi baita, bere haraguiaz: 21 Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen carguä duenic: 22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic: 23 Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure sperançaren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena) 24 Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco: 25 Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura. 26 Ecen baldin iaquiara bekatu badaguigu eguiaren eçagutzea recebituz gueroztic, ezta guehiago sacrificioric bekatuacgatic guelditzen: