Basque(i)
20 Nola çuen probetchutaco gaucetaric eztrauçuedan deus estali, çuey declaratu eta iracatsi gabe publicoqui eta etchez etche:
21 Testificatzen nerauela hambat Iuduey nola Grecoey Iaincoa baitharatco emendamendua, eta Iesus gure Iauna baitharatco fedea.
22 Eta orain huná, ni Spirituaz estecatua, banoa Ierusalemera, hartan heltzeco çaizquidan gauçác eztaquizquidalaric:
23 Salbu Spiritu sainduac hiriz hiri testificatzen baitraut, dioela ecen estecadurác eta tribulationeac ene beguira daudela.
24 Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát.
25 Eta orain huná, nic badaquit ecen guehiagoric eztuçuela ikussiren ene beguithartea çuetaric batec-ere, ceinén artetic iragan bainaiz Iaincoaren resumá predicatzen nuela.
26 Halacotz testificatzen drauçuet egungo egunean, ecen chahu naicela ni gucien odoletic.
27 Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia.