2 Corinthians 9:5-9

Basque(i) 5 Bada necessario estimatu vkan dut othoitz eguitera anayey, lehenic çuetara datocen, eta lehen acaba deçaten çuen liberalitate aitzinetic declaratua: hura prest dençát liberalitate anço, eta ez cekentassun anço. 6 Eta haur erraiten dut, Cekenqui ereiten duenac cekenqui bilduren-ere du: eta liberalqui ereiten duenac, liberalqui bilduren-ere du. 7 Batbederac bere bihotzean proposatzen duen beçala, begui: ez tristitiarequin edo bortchaz: ecen alegueraqui emaiten duenari on daritza Iaincoac. 8 Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren çuetan abunda eraciteco: gauça gucietan bethiere sufficientia gucia duçuelaric, obra on orotara abundos çaretençát: 9 Scribatua den beçala, Distribuitu eta eman vkan draue paubrey: haren iustitiá dago seculacotz.