1 Corinthians 15:12-23

Basque(i) 12 Eta baldin Christ predicatzen bada ecen hiletaric resuscitatu içan dela, nola erraiten dute batzuc çuen artean, ecen hilén resurrectioneric eztela? 13 Ecen baldin hilén resurrectioneric ezpada, Christ-ere ezta resuscitatu içan. 14 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da. 15 Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade. 16 Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan. 17 Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete. 18 Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade. 19 Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara. 20 Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da. 21 Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da. 22 Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac. 23 Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan.