Revelation 22:1 Cross References - Basque

1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.

John 4:10-11

10 Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic. 11 Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?

John 4:14

14 Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.

John 7:38-39

38 Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic. 39 (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)

John 14:16-18

16 Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui: 17 Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da. 18 Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.

John 15:26

26 Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.

John 16:7-15

7 Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara. 8 Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz. 9 Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten. 10 Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren. 11 Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita. 12 Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain. 13 Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue. 14 Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue. 15 Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.

Acts 1:4-5

4 Eta bildu cituenean, mana citzan ezlitecen parti Ierusalemetic, baina iguriqui leçaten Aitaren promessa, Cein, dio, ençun baituçue eneganic. 5 Ecen Ioannesec batheyatu du vrez, baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz anhitz egun gabe.

Acts 2:33

33 Bada Iaincoaren escuinaz altchatu içan denean eta Spiritu sainduaren promessa Aitaganic recebitu duenean, erautsi vkan du çuec orain dacussaçuen eta dançuçuen haur.

Revelation 3:21

21 Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.

Revelation 4:5-6

5 Eta thronotic ilkiten ciraden chistmistac: eta ciraden çazpi lampa suz çachetenic throno aitzinean, cein baitirade Iaincoaren çazpi spirituac. 6 Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.

Revelation 5:6

6 Eta beha neçan, eta huná thronoaren eta laur animálen artean, eta Ancianoén artean Bildots-bat cegoela nehorc hila beçala, cituela çazpi adar eta çazpi begui: cein baitirade Iaincoaren çazpi spiritu lur gucira igorriac.

Revelation 5:13

13 Eta ceruän den creatura gucia, eta lurraren gainean, eta lurraren azpian, eta itsassoan, eta hetan diraden gauça guciac ençun nitzan, erraiten çutela, Thronoan iarria denari eta Bildotsari laudorio, eta ohore, eta gloria, eta puissança, secula seculacotz.

Revelation 7:10-11

10 Eta oihuz ceuden ocengui, cioitela, Saluamendua gure Iainco throno gainean iarria denaganic eta Bildotsaganic. 11 Eta Aingueru guciéc assistitzen çuten thronoaren, eta Ancianoén eta laur animalén inguruän: eta bere buruäc egotz citzaten throno aitzinera bere beguithartén gainera, eta adora ceçaten Iaincoa,

Revelation 7:17

17 Ecen thronoaren erdian den Bildotsac bazcaturen citic eta guidaturen vretaco ithurri vicietara: eta ichucaturen dic Iaincoac nigar vr gucia horién beguietaric.

Revelation 21:6

6 Eta erran cieçadan, Eguin da: ni naiz a eta w, hatsea eta fina. Nic egarri denari emanen draucat vicitzeco ithur vretic, dohainic.

Revelation 21:11

11 Iaincoaren gloria çuela: eta haren arguia cen harri gucizco preciatua irudi, iaspe harri crystalera tiratzen duena beçala.

Revelation 22:17

17 Eta Spirituac eta Sposac erraiten duté, Athor. Eta ençuten duenac, erran beça, Athor. Eta egarri dena, bethor: eta nahi duenac har beça, vicitzeco vretic dohainic.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.