Philippians 4:3 Cross References - Basque

3 Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.

Luke 10:20

20 Ordea harçaz etzaiteztela aleguera, ceren spirituac suiet eguiten çaizquiçuen: baina aitzitic aleguera çaitezte, ceren çuen icenac scribatuac baitirade ceruètan.

Acts 9:36-41

36 Ioppen-ere bacén discipulussa Tabitha deitzen cembat, erran nahi baita Dorcas: haur cen bethea obra onez eta elemosyna eguiten cituenéz. 37 Eta guertha cedin egun hetan erituric hil baitzedin: eta ikuci çutenean, eçar ceçaten gambera gora batetan. 38 Eta ceren Lydda baitzen Iopperen aldean, discipuluec ençunic ecen Pierris han cela, igor citzaten bi guiçon harengana, othoizten çutela ez leçan beránt hetarano ethortera. 39 Eta iaiquiric Pierris ethor cedin hequin: eta arribatu cenean, eraman ceçaten gambera gorara: eta presenta cequizquión emazte alhargun guciac nigarrez ceudela, eta eracusten cerautzatela Dorcasec hequin cenean eguiten cituen arropác, eta veztidurac. 40 Baina guciac campora idoquiric Pierrisec eta belhaurico iarriric othoitz eguin ceçan, eta itzuliric gorputzerát, erran ceçan, Tabitha iaiqui adi, eta harc irequi citzan bere beguiac, eta Pierris ikussiric iarri cedin. 41 Orduan Pierrisec escua hari emanic. eraiqui ceçan: guero deithuric sainduac eta emazte alhargunac presenta ciecén hura viciric.

Acts 16:14-18

14 Eta Lydia deitzen cen Thiatira hirico emazte escarlata saltzale Iaincoa cerbitzatzen çuen batec ençun guençan: ceinen bihotza Iaunac irequi baitzeçan, Paulez erraiten ciraden gaucén gogoatzeco: 15 Eta batheyatu içan cenean bera eta haren familia, othoitz ceguigun, cioela, Baldin estimatu baduçue Iaunagana fidel naicela, sarthuric ene etchean, çaudete. Eta bortcha guençan. 16 Eta guertha cedin gu othoitzara guendoacela, nescato Pythonen spiritua çuembat aitzinera ethor baitzequigun: ceinec irabaci handia emaiten baitzerauen bere nabussiey, asmatzez. 17 Haur Pauli eta guri iarreiquiric, oihuz cegoen, cioela, Guiçon hauc Iainco subiranoaren cerbitzari dirade, ceinéc saluamenduco bidea denuntiatzen baitraucute. 18 Eta haur eguin ceçan anhitz egunez: baina gaitzituric Paulec, eta itzuliric erran cieçón spirituari, Manatzen aut Iesus Christen icenaren partez horrenganic ilki adin. Eta ilki cedin ordu berean.

Romans 12:1

1 Othoitz eguiten drauçuet bada, anayeác, Iaincoaren misericordién partez, offrenda ditzaçuen çuen gorputzac sacrificio vicitan, saindutan, Iaincoaren gogaracotan, cein baita çuen cerbitzu raçoinezcoa.

Romans 16:2-4

2 Hura gure Iaunean recebi deçaçuençát sainduey dagoten beçala, eta assisti çaquizquioten çuen behar içanen den gauça gucietan: ecen hura anhitzen ostatessa içan da, eta neurorren-ere. 3 Salutaitzaçue Priscilla eta Aquila, ene aiutariac Iesus Christ Iaunean. 4 Ceinéc ene viciagatic bere leppoac susmettitu baitituzté: hæy eztrauztet nic neurorrec esquerrac emaiten, baina Gentilén Eliça guciéc-ere bay.

Romans 16:9

9 Saluta eçaçue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea.

Romans 16:12

12 Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.

Philippians 1:27

27 Solament Christen Euangelioari dagocan beçala conuersa eçaçue, bada ethor nadin eta ikus çaitzatedan, bada absent naicén, adi deçadan çuen eguitecoez, ecen perseueratzen duçuela spiritu batetan, gogo batez elkarrequin Euangelioaren fedeaz combatitzen çaretelaric, eta contrastez deusetan icitzen etzaretelaric:

Philippians 2:20-25

20 Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic. 21 Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney. 22 Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan. 23 Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz. 24 Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara. 25 Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea.

Philippians 4:2

2 Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean.

Colossians 1:7

7 Nola ikassi-ere baituçue Epaphras gure lagun maite eta cerbitzari-quideaganic, cein baita Christen ministre fidel çuendaco:

1 Timothy 5:9-10

9 Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana: 10 Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez.

Philemon 1:8-9

8 Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco: 9 Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.

Revelation 3:5

5 Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean.

Revelation 13:8

8 Eta adoratzen çutén hura lurreco habitant guciéc, ceinén icenac ezpaitirade scribatuac, munduaren fundationetic hil içan den Bildotsaren vicitzeco liburuän

Revelation 17:8

8 Ikussi vkan duán bestiá, içan duc, eta eztuc guehiagoric: eta igaiteco duc abysmetic, eta perditionetara ioaiteco: eta miretsiren dié lurreco habitantéc (ceinén icenac ezpaitirade scribatuac vicitzeco liburuän munduaren hatseandanic) dacussatenean bestiá, cein baitzén, eta ezpaita, eta alabaina baita.

Revelation 20:12

12 Eta ikus nitzan hilac chipiac eta handiac Iaincoaren aitzinean ceudela, eta liburuäc irequi citecen: eta berce liburubat irequi cedin, cein baita vicitzeco liburua: eta iugea citecen hilac liburuètan scribatuac ciraden gaucetaric, bere obrén araura.

Revelation 20:15

15 Eta nor-ere ezpaitzedin eriden vicitzeco liburuän scribaturic, suzco stagnera iraitz cedin.

Revelation 21:27

27 Ezta sarthuren hartara gauça satsutzen duenic batre, edo abominationeric eta falseriaric eguiten duenic: baina solament Bildotsaren vicitzeco liburuän scribaturic daudenac.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.