1 Ecen Legueac ethorteco ciraden onén itzala çuelaric, ez gaucén imagina vicia, vrthe oroz ardura offrendatzen cituzten sacrificio heçaz beréz, ethorten ciradenac iagoitic ecin sanctifica citzaqueen.
Hebrews 10:1 Cross References - Basque
Colossians 2:17
17 Cein baitirade ethorteco ciraden gaucén itzal, baina gorputza Christena da.
Hebrews 7:18-19
Hebrews 8:5
5 Ceinéc gauça celestialén patroina eta itzala cerbitzatzen baitute, Moysesi diuinoqui ihardetsi içan çayón beçala Tabernaclea acabatu behar çuenean, Bada ikussac (dio) eguin ditzán gauça guciac mendian eracutsi içan çayán patroinaren araura.
Hebrews 9:8-9
8 Harçaz declaratzen çuela Spiritu sainduac, oraino etzela irequi sanctuarioco bidea, lehen tabernaclea oraino çutic egoiten ceno, cein baitzén dembora present hartaco figurá:
9 Ceinetan donoac eta sacrificioac offrendatzen baitziraden, cerbitzua eguiten çuenaren conscientiá, ecin sanctifica ceçaquetelaric.
Hebrews 9:11
11 Baina Christ içateco ciraden onén Sacrificadore subirano ethorriric, Tabernacle handiago eta perfectoago batez, ez escuz eguinaz, erran nahi baita, ez creatione hunetacoz:
Hebrews 9:23
23 Behar içan da beraz ceruètan diraden gaucén figurác, hunelaco gauça hauçaz purifica litecen, baina celestial berac purifica ditecen hauc diraden baino sacrificio hobez.
Hebrews 9:25
25 Baina ez anhitzetan bere buruä offrenda deçançát, Sacrificadore subiranoa leku sainduetan vrthe guciaz berceren odolequin sartzen cen beçala.
Hebrews 10:3-4
Hebrews 10:11-18
11 Sacrificadore oroc bada assistitzen çuen egun oroz administratzen eta maiz sacrificio berac offrendatzen cituela, ceinéc iagoitic bekatuac ecin ken baitzitzaqueizten:
12 Baina haur sacrificio bakoitzbat bekatuacgatic offrendaturic, eternalqui iarria da Iaincoaren escuinean.
13 Goitico denaren beguira dagoelaric, haren etsayac haren oinén scabella eçar diteno.
14 Ecen oblatione bakoitz batez consecratu vkan ditu seculacotz sanctificatzen diradenac.
15 Eta testificatzen draucu Spiritu sainduac berac-ere: ecen aitzinetic erran duenaz gueroz,
16 Haur da egun hayén ondoan hequin eguinen dudan alliançá, dio Iaunac, Emanen ditut neure Legueac hayén bihotzetan, eta hayén adimenduetan hec ditut scribaturen:
17 Eta hayen bekatuéz eta iniquitatéz ez naiz guehiagoric orhoit içanen.
18 Bada gauça hauen barkamendua den lekuan, ezta guehiago oblationeric bekatuagatic.