Romans 1:13-17

Basque(i) 13 Eztut bada nahi ignora deçaçuen, anayeác, ecen anhitzetan çuetara ethortera deliberatu dudala (baina empatchatu içan naiz oraindrano) cembeit fructu nuençát çuetan-ere, berce Gentiletan-ere beçala. 14 Çordun naiz hambat Grecoetara nola Barbaroetara, hambat çuhurretara nola ignorantetara. 15 Bada, nitan den becembatean prest naiz çuey Roman çaretenoy-ere euangelizatzera. 16 Ecen eznaiz ahalque Christen Euangelioaz: ceren Iaincoaren botherea baita, sinhesten duen guciaren saluamendutan, Iuduaren lehenic eta guero Grecoaren. 17 Ecen Iaincoaren iustitiá hartan eracusten da fedetic federa: scribatua den beçala, Iustoa fedez vicico da.