Romans 12:3-8

Basque(i) 3 Ecen niri eman içan çaitadan gratiáz, erraiten draucat çuen artecoetaric batbederari, ezteçan presumi iaquitera iaquin behar den baino guehiago, baina den çuhur sobrietatera: Iaincoac batbederari fedearen neurria repartitu draucan beçala. 4 Ecen nola gorputz batetan anhitz membro baitugu, eta membro guciéc ezpaitute operationebat bera: 5 Hala anhitz garelaric gorputzbat gara Christ baithan eta batbedera gara bata bercearen membro. 6 Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez: 7 Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile. 8 Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.