Revelation 18:9-19

Basque(i) 9 Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea: 10 Vrrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babylon ciuitate handiá, ciuitate borthitzá nola hire condemnationea oren batez ethorri içan den! 11 Lurreco merkatariéc-ere nigar eguinen duté eta deithore haren gainean, ceren nehorc ezpaitu hayén marchandiçatic erosten guehiagoric: 12 Marchandiça vrrhezcoric, eta cilharrezcoric, eta harri preciatuzcoric, eta perlazcoric, eta crespazcoric, eta pourprezcoric, eta cetazcoric, eta escarlatazcoric, eta vssain onetaco çur mota gucitacoric, eta yuoirezco vnci gucitacoric, eta vnci gucizco çur preciatuzcoric, eta cobrezcoric, eta burdinazcoric, eta marbrezcoric: 13 Eta canela, eta vssain on, eta vnguentu, eta encensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore fin, eta ogui bihi, eta behor eta ardi, eta çaldi, eta carriot, eta sclabo, eta guiçonén arima. 14 (Hire arimaren desirezco fructuac ioan ditun hireganic, eta gauça delicatu eta excellent guciac galdu içan çaizquin: eta eztitun guehiagoric gauça hec eridenen) 15 Gauça hauén merkatariac bada abrastu içanic vrrun harenganic egonen dirate haren tormentaren beldurrez, nigarrez eta deithorez daudela. 16 Eta dioitela, Elas, elas, Ciuitate handia, cein baitzén crespaz veztitua, eta pourpraz, eta escarlataz, eta baitzén vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz; nola oren batez desolatu içan dirade hain abrastassun handiac? 17 Vnci pilotu guciac-ere, eta vncietaco compainia gucia, eta marinerac eta cembatec-ere itsassoan baitiharducate, vrrun egonen dirade. 18 Eta haren erratzeco kea dacussatenean, heyagoraz iarriren dirate, dioitela, Cein ciuitate cen ciuitate handi hunen pareric? 19 Eta errhauts egotziren duqueite bere buru gainetara, eta heyagora eguinen duqueite nigarrez eta deithorez daudela, eta dioitela, Elas, elas, ciuitate handiá, ceinetan abrastu içan baitziraden itsassoan vnciric çuten guciac, haren magnificentia handitic, nola oren batez deseguin içan den!