Basque(i)
7 Cembat bere buruä glorificatu vkan baitu, eta deliciotan içan baita, emoçue hambat tormenta eta nigar: ecen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago reguina, eta eznaiz alhargun, eta vrthueriaric eztacusquet.
8 Halacotz egun batez ethorriren dirade haren plagác, herio eta vrthueria eta gossete: eta suz erreren da: ecen Iainco Iauna borthitz da, ceinec iugeaturen baitu hura.
9 Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea:
10 Vrrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babylon ciuitate handiá, ciuitate borthitzá nola hire condemnationea oren batez ethorri içan den!