Revelation 18:3-8

Basque(i) 3 Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade. 4 Eta ençun neçan berce vozbat cerutic, cioela, Ilki çaitezte hartaric ene populuá, haren bekatuetan participant etzaretençát, eta haren plaguetaric recebi ezteçaçuençát. 5 Ecen haren bekatuac elkarri iarreiqui içan çaizca cerurano, eta orhoit içan da Iaincoa haren iniquitatéz. 6 Renda ieçoçue harc eguin vkan drauçuen beçala: eta paga ieçoçue doblea bere obrén araura: harc erautsi vkan drauçuen copán eman ieçoçue doblea. 7 Cembat bere buruä glorificatu vkan baitu, eta deliciotan içan baita, emoçue hambat tormenta eta nigar: ecen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago reguina, eta eznaiz alhargun, eta vrthueriaric eztacusquet. 8 Halacotz egun batez ethorriren dirade haren plagác, herio eta vrthueria eta gossete: eta suz erreren da: ecen Iainco Iauna borthitz da, ceinec iugeaturen baitu hura.