Revelation 12:2-6

Basque(i) 2 Eta içorra içanez heyagoraz cegoen erdi beharrezco minez, eta tormenta iragaiten çuen erdi cedinçát. 3 Ikus cedin berce signobat-ere ceruän, eta huná, dragoin gorharats handibat, çazpi buru cituenic eta hamar adar: eta bere buruètan çazpi diadema. 4 Eta haren buztanac tiratzen çuen ceruco içarrén herén partea, eta egotz citzan hec lurrera: eta gueldi cedin dragoina emazte erdi behar çuenaren aitzinean, erdi çatenean, haren haourra irets leçançát. 5 Eta erd cedin seme ar batez ceinec gobernatu behar baitzituen natione guciac burdinazco berga batez: eta harrapa cedin haren haourra Iaincoagana eta haren thronora. 6 Eta emazteac ihes ceguian desertu batetara, non baitu lekua Iaincoaz appainduric, han hura haz deçatençát milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez.