Matthew 6:1-4

Basque(i) 1 Beguirauçue çuen elemosyná eztaguiçuen guiçonén aitzinean heçaz ikus çaiteztençát: ezpere sariric eztuçue vkanen çuen Aita ceruètan dena baithan. 2 Bada elemosyna eguiten duanean, ezteçála trompettá io eraci eure aitzinean, hypocritéc eguiten duten beçala synagoguetan eta carriquetan, guiçonéz estima ditecençát: eguiaz diotsuet recebitzen dutela bere saria. 3 Baina hic elemosyna eguiten duanean, ezalbeilequi hire ezquerrac, cer eguiten duen hire escuinac. 4 Hire elemosyná secretuan dençat: eta eure Aita secretuan dacussanac, rendaturen drauc aguerrian.