Matthew 25:1-13

Basque(i) 1 Orduan comparaturen da ceruètaco resumá hamar virgina bere lampác harturic sposoaren aitzinera ilki diradenequin: 2 Eta hetaric borçac ciraden çuhur, eta borçac erho. 3 Erhoéc, bere lampén hartzean, etzeçaten har olioric berequin. 4 Baina çuhurréc har ceçaten olio bere vncietan bere lampequin. 5 Eta nola sposoac ethortera berancen baitzuen, guciac logale citecen, eta loac har citzan. 6 Eta gau-herditan oihu eguin cedin, Huná, sposoa heldu da, ilki çaitezte haren aitzinera. 7 Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác. 8 Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade. 9 Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco. 10 Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá. 11 Guero bada ethorten dirade berce virginac-ere dioitela, Iauna, iauna, irequi ieçaguc. 12 Baina harc ihardesten duela, dio, Eguiaz diotsuet, etzaituztet eçagutzen. 13 Veilla eçaçue bada: ecen eztaquiçue guiçonaren Semea ethorriren den eguna ez orena.