Mark 13:14-37

Basque(i) 14 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát: 15 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera. 16 Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera. 17 Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan. 18 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän. 19 Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen. 20 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec. 21 Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets. 22 Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere. 23 Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac. 24 Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen. 25 Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade. 26 Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin. 27 Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano. 28 Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen vdá hurbil dela. 29 Hala çuec-ere ikus deçaçuenean gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela borthán. 30 Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno. 31 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen. 32 Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen. 33 Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten. 34 Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca. 35 Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean: 36 Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten. 37 Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.