Basque(i)
14 Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:
15 Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.
16 Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.
17 Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
18 Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän.
19 Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.
20 Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.