Basque(i)
29 Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
30 Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue.
31 Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?
32 Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela.