Luke 9:1-5

Basque(i) 1 Guero deithuric elkarrequin bere hamabi discipuluac, eman ciecén bothere eta authoritate deabru gucién gainean, eta eritassunén sendatzeco. 2 Eta igor citzan hec Iaincoaren resumaren predicatzera, eta erién sendatzera. 3 Eta erran ciecén, Ezteçaçuela deus eraman bidecotzát, ez vheric, ez maletaric, ez oguiric, ez diruric, eta eztuçuela birá arropa. 4 Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte. 5 Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, ilkiric hiri hartaric, çuen oinetaco errhautsa-ere iharros eçaçue testimoniagetan hayén contra.