Luke 1:46-55

Basque(i) 46 Eta dio Mariac, Magnificatzen du ene arimác Iauna. 47 Eta alegueratu da ene spiritua Iainco ene Saluadorea baithan. 48 Ceren behatu vkan baitu bere nescatoaren beheratassunera: ecen huná, hemendic harat dohatsu erranen naute generatione guciéc. 49 Ecen gauça handiac eguin drauzquit botheretsu denac: eta haren icena saindu da: 50 Eta haren misericordia da generationetaric generationetara haren beldurra dutenetara. 51 Botheretsuqui eguin vkan du bere bessoaz: deseguin ditu superboac berén bihotzeco pensamenduan. 52 Egotzi ditu botheretsuac thronoetaric, eta goratu ditu chipiac. 53 Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic 54 Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez. 55 Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.