Luke 14:1-5

Basque(i) 1 Guertha cedin halaber hura ethorri cenean Phariseuetaco principal baten etchera Sabbathoan bere refectionearen hartzera, hec gogoa emaiten baitzeraucaten. 2 Eta huná, guiçon hydropicobat cen haren aitzinean. 3 Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén Legueco doctorey eta Phariseuey, cioela, Sori da Sabbathoan sendatzea? 4 Eta hec ichilic egon citecen, Eta harc hura harturic senda ceçan, eta igor ceçan. 5 Eta ihardesten cerauela, erran ceçan, Ceinec çuetaric astoa edo idia putzura eror badaquió, eztu bertan hura idoquiren Sabbath egunean?