Basque(i)
48 Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec edificatzen dituçue hayén thumbác.
49 Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen.
50 Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola:
51 Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan baitzutén aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen çayola natione huni.