Ephesians 4:5-12

Basque(i) 5 Iaunbat, Fedebat, Baptismobat: 6 Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan. 7 Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura. 8 Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney. 9 Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen? 10 Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát. 11 Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco, 12 Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.