Acts 5:1-5

Basque(i) 1 Baina Ananias deitzen cen guiçon batec, Sapphira bere emaztearequin sal ceçan possessionebat: 2 Eta apparta ceçan preciotic partebat, haren emazteac-ere çaquialaric: eta cembeit parte ekarriric, Apostoluén oinetara eçar ceçan. 3 Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera? 4 Baldin beguiratu bahau etzena hire guelditzen? eta salduric hire botherean etzena? cer cen cergatic gauça hori gogoan eçarri behar auen? eztrauec guiçoney gueçur erran, baina Iaincoari. 5 Eta Ananias hitz hauc ençunic, eror cedin, eta renda ceçan spiritua: eta beldurtassun handia iar cedin gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean.