Acts 28:4-10

Basque(i) 4 Eta ikussi vkan çutenean Barbaroéc dilindoca bestiá haren escutic, elkarri ciotsaten, Falta gabe guiçon haur guicerhaile da, cein itsassotic, emparaturic mendequioac ezpaitu permettitzen vici den. 5 Baina harc bestiá sura iharrossiric etzeçan minic har. 6 Eta hec beha ceuden noiz hant leiten, edo subitoqui hilic eror leiten: baina luçaqui beha egon içan ciradenean, eta çacussatenean calteric batre etzayola ethorten, proposa cambiaturic erraiten çutén, Iainco cela hura. 7 Eta ciraden leku hartan islaco principal Publio deitzen cenaren possessioneac, ceinec gu recebituric, hirur egunez benignoqui logea baiquençan. 8 Eta guertha cedin Publioren aita baitzatzan helgaitzéc eta sabeldarçunac çaducatela: hura baithara Paul sar cedin, eta othoitz eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric senda ceçan. 9 Bada haur eguin eta, islaco berce eritassunic çutenac-ere ethorten ciraden eta sendatzen. 10 Hec-ere ohore handi eguin cieçagutén, eta embarcatzeracoan behar cenaz forni guençaten.