Acts 26:2-11

Basque(i) 2 Regue Agrippá, dohatsu neure buruä estimatzen diat ceren egun hire aitzinean ihardetsi behar baitut, Iuduez accusatzen naicen gauca guciez 3 Principalqui ceren baitaquit eçagutzen dituala Iuduén artean diraden costuma eta questione guciac: halacotz othoitz eguiten drauat, patientqui ençun néçan. 4 Bada ene vicitze gaztetassunetic eraman dudanaz den becembatean, eta ceric lehen hatsetic içan den ene nationean Ierusalemen, badaquite Iudu guciéc: 5 Lehendanic eçaguturic (baldin testificatu nahi baduté) nola neure aitzinecoacdanic gure religioneco secta gucizco excellentaren arauez vici içan naicen Phariseu. 6 Eta orain Iaincoaz gure aitey eguin içan çayen promesseco sperançaren causaz, iudicioan accusaturic nago. 7 Promes hartara gure hamabi leinuéc ardura gau eta egun Iaincoa cerbitzatzén dutela helduren diradela sperança duté, cein sperançaz (o Regue Agrippá) Iuduéc ni accusatzen bainaute. 8 Cer? sinhets ecin daitenetan daducaçue çuec baithan, Iaincoac hilac ressuscitatzen dituela? 9 Eta niçaz den becembatean irudi içan çait ecen Iesus Nazarenoren icenaren contra resistentia handi eguin behar nuela: 10 Eta eguin-ere badut Ierusalemen: eta anhitz saindu nic presoindeguietan enserratu vkan dut, Sacrificadore principaletaric bothere vkanic: eta nehorc hiltzen cituenean neure sententiá emaiten nuen. 11 Eta synagoga gucietan maiz punitzen nituela bortchatzen nituen blasphematzera: eta sobera minthuric hayén contra, persecutatzen nituen hiri arrotzetarano.