Acts 24:21-26

Basque(i) 21 Hayén artean nengoela oihu eguin nueneco voz bakoitz haur baicen, Hilén resurrectioneaz ni accusatzan naiz egun çueçaz. 22 Gauça hauc ençunic, Felixec igor citzan hec berce aldi batetarano, cioela, Secta horrez cer den diligentquiago eçagutu duquedanean, Lysias capitaina iautsi datenean, ossoqui eçaguturen duquet çuen eguitecoa. 23 Eta mana ceçan Centenerbat, beguira ledin Paul eta largoan eçar ledin, eta nehor ez leçan empatcha haren eçagunetaric haren cerbitzatzetic edo harengana ioaitetic. 24 Eta cembaitrabeit egunean buruän, Felixec ethorriric Drusilla bere emaztearequin, cein baitzén Iudaca, erekar ceçan Paul, eta ençun ceçan hura minçatzen Christ baithango fedeaz. 25 Eta nola hura disputatzen baitzén iustitiáz, eta temperantiáz, eta içateco den iudicioaz, spantaturic Felixec ihardets ceçan, Oraingotz habil, eta aicinaric dudanean deithuren aut. 26 Berahala escun gainean sperança çuelaric ecen Paulec cerbait diru emanen ceraucala, larga leçançat halacotz-ere maiz erekarten çuen eta minçatzen cen harequin.