Acts 14:2-7

Basque(i) 2 Baina sinhesteric etzuten Iuduéc incita eta corrumpi citzaten Gentilén bihotzac anayén contra. 3 Bada dembora lucez han egon citecen constantqui minçatzen ciradela, Iaunaren gorthassunez, ceinec testimoniage ekarten baitzaraucan bere gratiazco hitzari, eta emaiten çuen signo eta miraculu eguin ledin hayén escuz. 4 Eta parti cedin hirico gendea bi aldetara, eta batac ciraden Iuduequin, eta berceac Apostoluequin. 5 Baina altchatu ciradenean Gentilac eta Iuduac bere Gobernadorequin hayén iniuriatzera eta lapidatzera: 6 Adituric gauçá, ihes eguin ceçaten Lycaoniaco hirietara, hala nola, Lystrara eta Derbera, eta inguruco comarquetara: 7 Eta han predicatzen çutén Euangelioa.