2 Thessalonians 3:7-12

Basque(i) 7 Ecen ceuroc badaquiçue nola imitatu behar gaituçuen: ecen ezgara desordenatuqui maneyatu içan çuen artean. 8 Eta eztugu nehoren oguia dohainic ian: baina trabaillurequin eta nequerequin gau eta egun languiten ari guinadela, çuetaric nehoren phorogu ez guinadençát. 9 Ez bothere eztugunez, baina gure buruén çuey exemplutan emaiteagatic, imita gaitzaçuençat. 10 Ecen çuequin guinadenean-ere haour denuntiatzen guendrauçuen, ecen baldin cembeit trabaillatu nahi ezpada, ian-ere ezteçan. 11 Ecen ençuten dugu çuen artean badiradela batzu desordenatuqui dabiltzanic, deus ari eztiradelaric, baina curiosqui vici diradelaric. 12 Bada halaco diradeney denuntiatzen drauegu, eta othoitz eguiten Iesus Christ gure Iaunaz sossegurequin trabaillatzen ari diradela bere oguia ian deçaten.