Basque(i)
3 Nehorc etzaitzatela seduci eceinere maneraz: ecen egun hura ezta ethorriren non reuoltamendua lehen ethor eztadin, eta manifesta eztadin bekatutaco guiçona, perditionezco semea,
4 Cein opposatzen eta alchatzen baita Iainco erraiten eta adoratzen den guciren contra: hala non hura iainco beçala, Iaincoaren templean iarten baita, bere buruä eracusten duela ecen iainco dela.
5 Ala etzarete orhoit ecen oraino çuequin nincela, gauça hauc erraiten nerauzquiçuela?
6 Eta orain cerc daducan badaquiçue, hura manifesta dadinçat bere demborán.
7 Ecen ia eguiten da iniquitatezco mysterioa: solament orain daducanac, eduquiren du ken daiteno artetic.
8 Eta orduan manifestaturen da gaichtoa, cein Iaunac deseguinen baitu bere ahoco Spirituaz, eta bere aduenimenduco claretateaz abolituren.