Basque(i)
11 Erho içan naiz neure gloriatzean: çuec bortchatu nauçue: ecen ni behar nincén çueçaz laudatu, ikussiric ecen eznaicela deusetan Apostolu excellentac baino mendreago içan, deus ezpanaiz-ere.
12 Segur ene Apostolutassunaren seignaleac complitu içan dirade çuetan patientia gucirequin eta signorequin eta miraculurequin eta verthuterequin.
13 Ecen certan berce Eliçác baino mendreago içan çarete? ni neuror çuen caltetan nagui içan eznaicena baicen? bidegabe haur barka ieçadaçue.
14 Huná, herenci prest naiz çuetara ethortera: eta eznaiz çuen caltetan nagui içanen: ecen eznabila çuen diraden gaucén ondoan, baina ceurón ondoan: ecen haourréc eztute aitendaco thesaurizatu behar, baina aitéc haourrendaco.
15 Eta niçaz den becembatean guciz gogotic despendaturen dut eta despendaturen naiz çuen arimacgatic: çuec hambat eta guehiago maite çaituztedalaric, gutiago onhetsia banaiz-ere.
16 Baina biz, nic etzaituztedan cargatu vkan: ordea sotil içanez, fineciaz hartu vkan çaituztet.
17 Çuetara igorri vkan ditudanetaric batez-ere pillatu vkan çaituztet?
18 Othoitz eguin draucat Titeri, eta harequin igorri vkan dut anayebat: ala pillatu vkan çaituztez Titec? ezgara Spiritu batez ebili ican? ezgara hatz ber-batez ebili içan?
19 Berriz vste duçue ecen gure buruäc excusatzen ditugula çuec baithara? Iaincoaren aitzinean, Christean minço gara: baina gauça hauc gucioc, gucizco maiteác, çuen edificationeagatic.
20 Ecen beldur dut guertha eztadin, ethor nadinean, nahi etzintuqueiztedan beçalaco eriden etzaitzatedan, eta ni eriden eznadin çueçaz nahi eztuçuen beçalaco: nolazpait eztiraden guduac, inuidiác, asserretassunac, liscarrac, gaizquierraiteac, chuchurlác, vrguluac, seditioneac:
21 Eta berriz nathorrenean abacha ezneçan neure Iaincoac çuec baithan, eta nigar eztaguidan lehen bekatu eguin duten anhitzez, eta emendatu eztiradenéz cithalqueriataric, paillardiçataric eta eguin vkan duten insolentiatic.