Basque(i)
1 Gainerocoaz, othoitz eguiten drauçuet Christen emetassunaz eta clementiáz, nic neurorrec Paulec, presentián çuen artean chipi, baina absentián çuetara hardit naicenac.
2 Othoitz eguiten drauçuet bada present niçatequeenean eznaicén hardit hardieça batez, ceinez deliberatzen baitut hardit içatera haraguiaren araura ebilten baguinade beçala estimatzen gaituzten batzutara.
3 Ecen haraguian ebilten garelaric, ez gara haraguiaren araura bataillatzen:
4 (Ecen gure guerlaco harmadurác eztirade carnal, baina botheretsu Iaincoaz, fortalecén deseguiteco.)
5 Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren eçagutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo beçala adimendu gucia Christen obedientiara:
6 Eta prest dugu nondic mendeca gaitecen desobedientia oroz, çuen obedientiá complitu datequeenean.
7 Beguién aitzinean dituçuen gaucetara beha çaudete? baldin edoceinec bere baithan confidança badu Christena dela, aldiz pensa beça bere baithan, ecen hura Christena den beçala, halaber gu-ere Christenac garela.
8 Ecen baldin are guehiago cerbait gloriatu nahi banaiz gure puissançáz, cein Iaunac eman baitraucu çuen edificationetan, eta ez çuen destructionetan, eznaiz ahalqueturen:
9 Irudi eztudançát epistolaz icitu nahi çaituztedala.
10 Ecen epistolác (dioite) graue dirade eta borthitz, baina gorputzaren presentiá flaccu, eta hitza gaichto.
11 Haur estima beça hainac, ecen nolaco baicara hitzez epistoletan absentián, halaco içanen garela presentian-ere eguinez.