1 Timothy 3:2-9

Basque(i) 2 Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco: 3 Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso: 4 Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin: 5 (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?) 6 Ez apprendiz berri, vrguluz hanturic deabruaren condemnationera eror eztadinçát. 7 Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát. 8 Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso: 9 Eduquiten dutelaric fedearen mysterioa conscientia chahurequin.