1 Corinthians 15:21-28

Basque(i) 21 Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da. 22 Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac. 23 Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan. 24 Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia. 25 Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno. 26 Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da. 27 Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.) 28 Eta gauça guciac hari suiet eguin çaizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen çayó gauça guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa dençat gucia gucietan.