Basque(i)
31 Baina çareten dohain excellentenén guthicioso: eta oraino bide excellentagobat eracutsiren drauçuet.
13 1 Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare.
2 Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz.
3 Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubrén hatzeco, eta baldin eman badeçat neure gorputza erre içateco, eta charitateric eztudan, etzait deus probetchatzen.
4 Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:
5 Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:
6 Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.
7 Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.
8 Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are prophetiác abolituren dirade, eta lengoagéc fin harturen duté, eta scientiá abolituren da.
9 Ecen partez eçagutzen dugu eta partez prophetizatzen.