1 Corinthians 10:18-33

Basque(i) 18 Ikussaçue Israel haraguiaren arauez dena: sacrificioac iaten dituztenac, eztirade aldarean participant? 19 Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez. 20 Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén. 21 Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean. 22 Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara? 23 Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen. 24 Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena. 25 Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic. 26 Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua. 27 Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen baçaituztez, eta ioan nahi baçarete: aitzinera eçarten çaiçuen orotaric ianagaçue, deus galdeguin gabe conscientiagatic. 28 Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua. 29 Baina conscientiá erraiten diat, ez hirea, baina bercearena: ecen cergatic ene libertatea iudicatzen da berceren conscientiaz? 30 Eta baldin nic gratiaz viandán participatzen badut, cergatic gaichto iudicatzen naiz nic esquerrac emaiten ditudan gauçagatic? 31 Bada, edo iaten baduçue, edo edaten baduçue. edo cerbait berceric eguiten baduçue, gucia Iaincoaren gloriatan eguiçue. 32 Çareten scandalo gabe eta Iuduetara eta Grecoetara eta Iaincoaren Eliçagana. 33 Ni-ere gauça gucietan gucién gogaraco naicen beçala, bilhatzen eztudala neure probetchu propria: baina anhitzena, salua ditecençat.