Romans 6:16 Cross References - Basque

16 Ala eztaquiçue ecen noren-ere obeditzera cerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duçuenaren cerbitzari çaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara?

Matthew 6:24

24 Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.

John 8:34

34 Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.

Romans 6:12-13

12 Ezteçala bada regna bekatuac çuen gorputz mortalean, haren guthicietan bekatua obedi deçaçuençát. 13 Eta eztietzoçuela applica çuen membroac iniquitatezco harma içateco bekatuari: baina applica ietzoçue çuen buruäc Iaincoari, hiletaric viztu anço: eta çuen membroac iustitiataco harma içateco Iaincoari.

Romans 6:17

17 Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari içan baitzarete, baina bihotzetic obeditu baituçue doctrinaren formá, ceinetara eman içan baitzarete:

Romans 6:19-23

19 Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara 20 Ecen bekatuaren cerbitzari cinetenean: libré cineten iustitiaz den becembatean. 21 Cer fructu cenduten bada orduan orain ahalque çareten gauça hetaric? ecen hayén fina, herioa da. 22 Baina orain bekatuaren azpitic libreturic, eta Iaincoaren cerbitzari eguinic, baduçue çuen fructua saindutassunetan: eta fina, vicitze eternala. 23 Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz.

2 Peter 2:19

19 Libertate hæy promettatuz berac corruptionearen sclabo diradelaric, ecen norçaz nehor vençutu içan baita, hura haren sclabo eguin içan da.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.