Romans 3:20 Cross References - Basque

20 Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea.

Acts 13:39

39 Eta Moysesen Legueaz iustificatu ecin içan çareten gauça gucietaric, huneçaz, sinhesten duen gucia iustificatzen dela.

Romans 2:13

13 (Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade.

Romans 3:28

28 Ala Iuduén ber da Iaincoa? ala ez Gentilen-ere? guerthuqui Gentilen-ere.

Romans 4:13

13 Ecen promessa etzayó Legueaz heldu içan Abrahami, edo haren haciari, munduaren heredero içateco, baina fedeazco iustitiáz.

Romans 4:15

15 Ceren Legueac hirá engendratzen baitu: ecen non ezpaita legueric, han ezta transgressioneric

Romans 5:13

13 Ecen Leguerano bekatua munduan cen, baina bekatua ezta imputatzen legueric eztenean

Romans 5:20

20 Eta Leguea berçalde sarthu içan da handi ledinçat offensá: baina non handitu içan baita bekatua, han abundosago içan da gratiá:

Romans 7:7-9

7 Cer erranen dugu beraz? Leguea bekatu da? Guertha eztadila. Aitzitic bekatua eztut eçagutu vkan Legueaz baicen. Ecen eznuqueen eçagutu guthiciá baldin legueac erran ezpalu, Eztuc guthiciaturen. 8 Baina bekatuac occasione harturic manamenduaz engendratu vkan du nitan guthicia gucia. Ecen Leguea gabe, hila da bekatua. 9 Ecen ni vici nincén Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi içan da.

Romans 9:32

32 Cergatic? ceren ezpaita haur içan fedez, baina Legueco obréz beçala: ecen behaztopatu içan dirade behaztopagarrico harrian.

Galatians 2:16

16 Daquigularic ecen eztela guiçona iustificatzen Legueco obréz, baina Iesus Christen fedeaz: guc-ere Iesus Christ baithan sinhetsi vkan dugu, iustifica guentecençát Christen fedeaz, eta ez Legueco obréz: ceren haraguiric batre ezpaita iustificaturen Legueco obréz,

Galatians 2:19

19 Ecen ni Legueaz Legueari hil içan nazayó, Iaincoari vici nequionçat, Christequin batean crucificatu içan naiz.

Galatians 3:10-13

10 Ecen norere Legueco obretaric baitirade, maledictionearen azpian dirade: ecen scribatua da, Maradicatua da norere ezpaita egonen Legueco liburän scribatuac diraden gauça gucietan, hec eguin ditzançát. 11 Eta Legueaz nehor eztela iustificatzen Iaincoa baithan, gauça claroa da: ecen iustoa fedez vicico da. 12 Eta Leguea ezta fedetic: baina gauça hec eguinen dituen guiçona, vicico da hetan. 13 Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin içanic: (ecen scribatua da, Maradicatua da çurean vrkatua den gucia)

Galatians 5:4

4 Christez gabetu çarete Legueaz iustificatu nahi çareten gucioc: eta gratiatic erori çarete.

Ephesians 2:8-9

8 Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da: 9 Ezobréz, nehor gloria eztadinçát.

Titus 3:5-7

5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez: 6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz: 7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

James 2:9-10

9 Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala. 10 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da.

James 2:20-26

20 Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela? 21 Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean? 22 Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela? 23 Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da. 24 Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament? 25 Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu içan, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean? 26 Ecen nola gorputza spiritu gabe hila baita, hala fedea-ere obrác gabe hila da.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.