Romans 1:28 Cross References - Basque

28 Eta nola ezpaituté conturic eguin Iaincoaren eçagutzetan eduquitera: hala abandonnatu vkan ditu Iaincoac iugemendu guciren falta den spiritu batetara: bide eztiraden gaucén eguitera:

Acts 17:23

23 Ecen iragaiten naicela eta çuen deuotioneac contemplatzen ditudala eriden-ere badut aldarebat, ceinetan scribatua baitzén, Iaincoa eçagun gabeari. Bada eçagutu gaberic ohoratzen duçuen hura nic denuntiatzen drauçuet:

Acts 17:32

32 Eta ençun çutenean hilén resurrectionea, batzu truffatzen ciraden, eta bercéc erraiten çutén, Ençunen augu berriz horren gainean.

Romans 1:18

18 Ecen Iaincoaren hirá claroqui eracusten da cerutic, eguiá iniustitiatan daducaten guiçonén infidelitate eta iniustitia ororen contra:

Romans 1:21

21 Ceren Iaincoa eçagutu vkan dutenaren gainean, ezpaitute Iainco beçala glorificatu, ez regratiatu: baina vano eguin içan dirade bere discursuetan, eta hayén bihotz adimendu gabea ilhumbez bethe içan da.

Romans 1:24

24 Halacotz Iaincoac-ere abandonnatu vkan ditu hec berén bihotzetaco guthicietara, satsutassunera, bere gorputz propriey itsusgoa eguitera elkarren artean:

Romans 1:26

26 Halacotz bada abandonnatu vkan ditu Iaincoac itsusgoataco affectionetara: ecen hayén emaztec-ere cambiatu vkan duté vsança naturala natura contra denera:

Romans 8:7-8

7 Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite. 8 Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque.

1 Corinthians 15:34

34 Iratzar çaiteztez iustoqui vicitzera, eta bekaturic eztaguiçuela: ecen batzuc Iaincoaren eçagutzea eztuté: çuen ahalquetan erraiten drauçuet.

2 Corinthians 4:4-6

4 Ceinétan mundu hunetaco iaincoac itsutu vkan baititu adimenduac, diot, infideletan, Christ Iaincoaren imagina denaren gloriaren Euangelioco arguiac hæy arguiric eztaguiençát. 5 Ecen eztitugu gure buruäc predicatzen, baina Iesus Christ Iauna: eta gu, çuen cerbitzari garela Iesusgatic. 6 Ecen arguiac ilhumbetic argui leguian erran duen Iaincoac, argui eguin du gure bihotzetan, Iesus Christen beguithartean Iaincoaren gloriaren eçagutzera illuminatzeco.

2 Corinthians 10:5

5 Deseguiten ditugularic conseilluac, eta Iaincoaren eçagutzearen contra altchatzen den goratassun gucia: eta eramaiten dugularic captiuo beçala adimendu gucia Christen obedientiara:

2 Corinthians 13:5-7

5 Çuen buruäc experimentaitzaçue eya fedean çaretenez, çuen buruäc phorogaitzaçue: ala eztituçue çuen buruäc eçagutzen, ecen Iesus Christ çuetan dela? baldin reprobo ezpaçarete. 6 Baina sperança dut eçaguturen duçuela ecen gu ezgarela reprobo. 7 Eta othoitz eguiten draucat Iaincoari, deus gaizquiric eguin ezteçaçuen: ez gu approbatu eriden gaitecençát, baina çuec vngui daguiçuençát, eta gu reprobo beçala garençát.

Ephesians 5:4

4 Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric.

2 Thessalonians 1:8

8 Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz:

2 Thessalonians 2:10-12

10 Eta iniquitatezco abusione gucirequin galtzen diradenetan, ceren eguiaren amorioa ezpaitute recebitu vkán saluatu içateco. 11 Eta halacotz igorriren draue Iaincoac abusionezco operationea, gueçurra sinhets deçatençát: 12 Condemna ditecençat eguia sinhetsi vkan eztuten guciac, baina iniquitatean placer hartu vkan dutenac.

2 Timothy 3:8

8 Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen diraucoé: guiçon adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac.

Titus 1:16

16 Professione eguiten dié Iaincoa eçagutzen dutela, baina obraz vkatzen dié, abominable diradelaric eta desobedient eta obra on orotara reprobatuac.

Philemon 1:8

8 Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:

2 Peter 3:5

5 Ecen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola ceruèc lehenagodanic bere içatea vkan dutén, eta lurrac consistitzen celaric vr barnean eta vr artean, Iaincoaren hitzaz.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.