Revelation 8:3 Cross References - Basque

3 Eta berce Ainguerubat ethor cedin eta egon cedin aldare aitzinean, vrrhezco encenserbat çuela: eta eman cequión anhitz perfum, Saindu gucién orationequin offrenda litzançát, throno aitzinean den aldare vrrhezcoaren gainean.

Luke 1:10

10 Eta populu guciac campoan othoitz eguiten çuen encensamendua eguiten cen orduan.

Acts 7:30-32

30 Eta berroguey vrthe complitu cituenean aguer cequión Sinaco mendico desertuan Iaunaren Aingueruä, berro batetaco su-garrean. 31 Eta Moyses hori ikussiric miraz iar cedin visioneaz: eta consideratzera hurbiltzen cela eguin cedin harengana Iaunaren voza, 32 Cioela, Ni nauc hire aitén Iaincoa, Abrahamen Iaincoa., eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. Eta Moyses ikara çabilala etzén consideratzera venturatzen.

Romans 8:34

34 Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac?

Hebrews 4:15-16

15 Ecen eztugu Sacrificadore subirano gure infirmitatéz compassioneric ecin duqueen-bat, baina dugu manera berean gauça gucietan tentatu içan dena, salbu bekatuan. 16 Goacen bada segurançarequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden deçagunçát aiuta behar demboraco.

Hebrews 7:25

25 Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco.

Hebrews 9:4

4 Vrrhezco encenserbat çuelaric, eta Alliançaco Arká ossoqui vrrhez inguru estalia: ceinetan baitzén vrrhezco pegarbat, non baitzén Manna, eta Aaronen cihor lilitu içan cena: eta Alliançaco Taulác.

Hebrews 10:19-22

19 Ikussiric bada, anayeác, badugula libertate leku sainduetan sartzeco Iesusen odolaz, 20 Dedicatu draucun bide frescoan eta vician gaindi, veláz, erran nahi baita, bere haraguiaz: 21 Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen carguä duenic: 22 Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

1 John 2:1-2

1 Ene haourtoác, gauça hauc scribatzen drauzquiçuet, bekaturic eztaguiçuençát: eta baldin cembeitec eguin badu bekaturic, badugu aduocatbat Aita baithara, Iesus Christ iustoa. 2 Eta hura da appoinctamendua gure bekatuacgatic, eta ez gureacgatic solament, baina mundu guciarenacgatic-ere

Revelation 5:8

8 Eta liburuä hartu çuenean, laur animaléc eta hoguey eta laur Ancianoéc bere buruäc egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarrác eta vrrhezco ampolác perfumez betheac, cein baitirade sainduén orationeac:

Revelation 6:9

9 Eta irequi vkan çuenean borzgarren cigulua, ikus nitzan aldare azpian, Iaincoaren hitzagatic eta maintenitzen çuten testimoniageagatic heriotara eman içan ciradenén arimác:

Revelation 7:2

2 Guero ikus neçan berce Ainguerubat igaiten cela iguzqui ialguitetic Iainco viciaren cigulua çuela: eta oihu eguin ciecén ocengui laur Aingueru lurrari eta itsassoari calte eguitea eman içan çayeney,

Revelation 8:4

4 Eta igan cedin perfumén kea, Sainduén orationequin, Aingueruären escutic Iaincoaren aitzinera.

Revelation 9:13

13 Orduan seigarren Aingueruac io ceçan trompettáz, eta ençun neçan vozbat Iaincoaren beguién aitzinean den aldare vrrhezcoaren laur adarretaric proceditzen cenic,

Revelation 10:1

1 Orduan ikus neçan berce Aingueru borthitzbat cerutic iausten cela, hodeibatez inguratua ceinen buruan baitzén orçadarra: eta haren beguithartea cen iguzquia beçala, eta haren oinac suzco habeac beçala. Eta çuen bere escuan liburutcho irequibat: eta eçar ceçan bere oin escuina itsas gainean, eta ezquerra lur gainean.

Cross Reference data is from OpenBible.info, retrieved June 28, 2010, and licensed under a Creative Commons Attribution License.